2008-03-31

Humahuaca, Pachamamaren deia entzun nuen lekua...

Leku eta jende bereziak, paisaia eta izaera ezberdin eta anitzak, txoko batean eseri eta eta besterik gabe begira gelditzeko mila aukera eskeini dizkidate Hegoamerikan pasatako lau hilabete hauek... Nik nire buruari, eta bidean bat egindako zenbaitzuk ere egin izan didate galdera: Aukeratzekotan?
Ezagututako lekuetatik soilik bat hautatzea ezinezko egiten zait, toki orok jarri bait dio bere kolorezko pintzelkada ibilbideari... Ezin aukeratu Huayhuash, Huascaran eta Alpamayoren itzalpean pasatako egunak aldera hutzita... Ezin hautatu Cuzco eta Machu Picchu, Titicaca lakua eta Amantani irlatxoa mespretxatuz... Baina egon da leku bat, bereziki leku bat, hautatze hortatik kanpo huztea ezinezko izango nukeena: Argentinako Iparraldean, Jujuyko probintzian, Boliviako mugatik gertu dagoen Humahuacako Quebrada da leku hori.



Nire izeba Dolorex San Patricion hutzita, erronka zirudien aurretik nituen egun "urrietan" Argentinan egin nahi nuen ibilbidea burutzeak... Nire asmoa, lehenik eta behin Saltara iristea zen, Asier eta Ainharak emandako erreferentziari jarraituz bertan Aldo aurkitzeko, Argentinako Iparraldean sortu nahian dabilen proiektuaren berri jakin, berekin egun pare bat pasa eta Boliviarantz egiteko gero, Uyuniko gatz eremuas bixitatyzeko. Handik, hegoalderantzgo bidea egitea zen gero intentzioa, Ushuayan, "en el culo del mundo", argentinarrek deitzen dioten moduan, nire Hegoamerikako egonaldia bukatzeko...
Izan dira, bidean, buruan nuen ibilbide hari etena sortarazi dioten hainbat gorabehera.. Hasteko, Salta etzela Aldo beharra nuen lekua, Humahuaca baizik! Asierrekin trukatutako mezu batzuk jarri ninduten bide onean berriro ere, eta Saltan merezi izan zuen arratsalde lasaia pasa ondoren, hurrengo goizean irten nintzen Boliviarantz igotzen den errepidean gora... Bidean, paisaia eraldatzen joan zen pixkanaka, Saltako bailara orelegi ederrak atzean gelditzen zihoazten eran, jada faltan sentitzen hasia nintzen paisaia ezagunagoak bilakatuz... Haltuerak eta eguzkiak idortutako eremuak, adobez eraikitako etxeak, erreketako uraren bizitza iturrietatik gertu paisaiaren latza berdez margotzen duten baratzak, makalen itzaletan... eta Quebradarantz hurbiltzen gindoazen eran, mendiak zeruan gora, uraren indarrak beraien magaletan zizelkatutako forma harrigarriz apainduak, oriz, gorriz, orlegiz, kolorez atontzen joan ziren nire begien aurrean. Apuen itzalpean bizi direnen lurrean nintzen berriro ere, azal beltzaran eta eguzkiak ximurtutako aurpegien artean, ordurarte zeharka eta hurrunetik somatzea besterik ez, eta era berean nigan ikaragarrizko indarrez erakartzen ninduten kultura bizirik den tokian...
Behin Humahuacan, etxe xume eta adokinezko kaleetan barna habiatu nintzen turismo bulegoa aurkituko omen nuen plazarantz. Ordurarte nire aurretik ziren turistak kopetilun atenditu zituen andrearen aurpegia guztiz aldatu zen Aldo Eugenio Juarezengatik galdetu nionean... eta nire expektatibak ere bai, ordurarte Aldori idatzitako mezuek ez baitzuten erantzunik izan; bainop bai, Aldo herrian zela, eta mezu haiek erantzun ez izatearen arrazoia ere eman zidan irrifarrez... "Es que es Carnaval, y..." A ze poza eman zidana andre hark! Ihauteri Andinoaren brintzatxoren bat bizitzeko aukera bazen oraindik! Non eta Humahuacan!!
Jasotako berri onarekin pozik, nire traste guztiak bizkarrean hartuta, eguzki galgatan ekin nion "Residencia"ra bidea; herritik 20ren bat minutu oinez joanda aurkituko omen nuen lekua... Zubia zeharkatu eta seinaleak jarraituz banindoan bidean aurrera, bikote bat, eskutik helduta, bidean nigana hurbiltzen ikusi nuenean... Urrutitik ezagutu nuen tipo altuaren kamixeta, "Amnistia, Askatasuna" lemekin eta erdian eguzkilore bat, eta txapelaren azpian, krixton euskaldun itxura! "Aupa" esanaz agurtu nituen, baina ez, etziren euskaldunak; hala ere, gizona harritu aurpegiz gelditu zitzaidan begira, bidean aurrera eginaz. Metro gutxitara gelditu ziren baina, andre batekin hizketan gelditzeko. Nik ezin izan nion kuriositateari eutsi, eta traste guztiak bide eskinan hutzita, beraiengana hurbildu nintzen. Berriz agur egin eta...

"Perdona, pero es que me ha llamado la atencion tu camiseta, sois de Euskal Herria?"
Hasieran harritu aurpegiz begiratu ninduten baina...
"No, pero tengo amigos alla" Axa esan zuen momentuan.... tate hau aborigena duk! "Y vos, de donde sos?"
"Yo si, soy vasco..." ixiltasun unetxo bat eta... "Oye, tu no seras Aldo no?"

Horrela ezagutu nituen Aldo eta Caro, bere neskalaguna.
Jaiotzez Buenos Aireskoa, baina bere gaztarorarte Cordoban bizitakoa, hainbat alorretan Argentinako gizarte mugimendutan lanean aritutakoa da Aldo, orain urte batzu dela, Humahuacara iritsi eta kultura Andinoaren berreskuraketa lanean ekintzaile bihurtu zen arte.
Bere azken helburua, Peru, Bolivia zein Argentinako mugez gaindi arituko litzateken Unibertsitate Andinoa sortzean badago ere, horren helburu potoloari adobezko adreiluak eginaz "campusa" eraikitzen hasi zuen orain urte batzuk direla. Hasieran Argentinako gobernuaren aldetiko promesa askorekin, baina azken urteotan guztiz autogestionatutaako proiektua bihurtu da berea... Boliviako egoera politikoaren aldaketek dena pikutara bidaltzen ez badute behintzat, badirudi Evo gobernura iritsi zenetik ere, badirudi bertako erakunde publikoak beste zentru bat martxan jartzeko inplikatzen hasiak direla; zenbait GKEk ere iristarazten diote laguntza txikiren bat...

Horrelako egoera ezegonkorrean aritu izanak proiektuaren birplanteaketa eragin izan dute Aldo eta pixkanaka gehitu zaion lantaldean, eta gaur egun, beraien komunitateetan kultura eta balore andinoen berreskuraketan lidertza eraman dezaketen pertsonak formatzean dute helburua jarrita, beste urte batzuetan talde haundiagotan eta ikasketa formal gisa planteatzearen formula deskartatu ondoren. Era berean, turismora jotzea erabaki dute finantziazio iturri alternatibo gisa.

Turismoa bera ere era guztiz informal batean planteatzen dute "Jatun Wasin", etxe haundian. Harri txuriz markatutako bidean gora, sahats negarti eta makalez inguratutako etxera iritsita, eta Jabi, Aldoren lankide finak lagunduta nire motxila logela komunitarioan hutzi orduko, igerri nion lekuari etzela hura alberge arrunt bat. Sukalde-egongela haundi baten bueltan, elkarbizitzan oinarritzen da bertako bisitarien egonaldia. Lolekuaren prezioa herriko beste edozein hostaletakoa baino askoz merkeagoa izanda, otordu guztiak elkarrekin egiten dira, denon artean egiten dira erosketak, sukaldeko lanak eta garbiketak, eta beti ere eszepzioren bat gerta litekeen arren, oso rollo ona egoten da "Jatun Wasi"n. Ni iritsi nintzen momentuan, Jabiz aparte, argentinarrez osatua zegoen bixitarien gehiengoa: Caro, Aldoren neskalagunaren alaba Eva izan zen niri ongietorria ematen lehenengotakoa, lotsa gutxi eta berriketarako gogoa erakutsiaz beti. Beraiekin batera Gaby zegoen, gerora bere Buenos Aireseko etxean apopilo eukiko ninduen ileori ttikia; Silvia, Buenos Aireskoa bera ere, eta Rio de La Plartako beste hiru neska ere bai; bazen baita Euskal Herriko egoeraz oso enteratuta eta interesatuta zen beste bikote bat, arratsalde hartan soilik gurekin izan zena eta beraien izena gogoratu ere egiten ez dudana, eta bertan lo egin bai, baino bestela beraien bolara ibiltzen ziren hiru andretxo ere, denak argentinarrak. Jende guzti honen artean xomorro arraroa, Eddie frantziarra, ixila eta erreserbatua, baina irrifarrea beti prest.

Asteazkena izanda, baina turismo bulegoko andreak oraindik ihauteritan ginela esan ondoren, jai ttikiren bat edo eta ihauteri beraren bukaera harrapatzea beste esperantzarik enuen artean, eta krixton poza hartu nuen Aldo bueltatzean; arratsaldean "inbitazio" bat genuela, eta ihauteritan zehar egiten diren ekitaldietan arruntena, baina era berean berezienetako batetan parte hartzera gindoazela argitu zidanean...

Humahuacako Ihauteriak zenbait momentu goren dituen arren (Carnavalaren desehorztea eta "senalada", etxeko animaliak markatuz, eta Pachamamari, Amalurrari bere emankortasuna eskertuz egiten den zeremonia batetik; ostiral arratsaldeko deabru konpartsen desfilea bestetik, edo eta Ihauteriaren ehorzketa azken egunean) astebeteko jaiean, etxez etxe gonbidapenak jaso eta emanaz "kuadrillek" egiten duten prozesioa da Ihauteriaren funtsa. Gonbidapena egiten duten etxekoek dozenaka litro edari prestatzen dituzte kuadrila osoarentzat, eta Pachamamari lehenengo brindisa eskaini ondoren, arau bakarra prestatutako edari guztia bukatu arte edo eta jo eta mozkor-mozkor eginda bukatu arte edan eta edan aritzea da. Bitartean, koplari eta danborjoleek zirkulu bat osatzen dute, bata besteari begira, ordu luzetan bertsotan eta kantuan aritzeko. Bapatean, norbait adarra jotzen hasten da, eta ordurarte giroaren jabe izan den koplaren erritmo lasaiaren ordez, eskuak lotutako dantza zoro bat hasten dute guztiek, adarjolea edo eta dantzariak leher eginda bukatu arte. Aldok herrian duen abegi onari eskerrak, "Nueva Cuadrilla de la Banda" ko kide izatera pasa ginen denok, eta ordurarte ez bezela, horrenbeste erakartzen ninduen kultura bati ateak ireki zitzaizkidan.

Eta hori baino askoz gehiago ere bai... Humahuaca artista eta musikari ugariren sorleku eta bizileku da, eta bertan egon nintzen egunetan margolariak, musikari eta kantariak, denetik ezagutu ditut... Lehenengo eguneko gonbidapenaren ondoren, kontzertu batera joan ginen "Ahicito" izeneko taberna batera; "Humahuaca Trio" izeneko boskote(?) gaztea izan zen bertako musikariekin lehenengo kontaktua, eta gero beste hainbat etorri ziren... Ricardo Vilca zenaren omenezkoa, bere musika (soinuz andinoa baino izatez influentzi anitzekoa) joaz hirukote izugarri bat; eta agian ederrenak, Bicho Diaz, gure koadrilako kide eta Humahuacako kultur idazkari denaren eta bere emazte Alerekin izandako kontzertu pribatu amaigabeak...

Dagoeneko konturatua nintzen Humahuacako Ihauteriaz gozatuz bertan egun pare bat baino gehiago pasatzen gelditzeak pena merezi zuela, eta nik egin eta hurrengo egunean iritsitako beste bixitari batek, Renek, Uyuni garai hartan bixitatzeko zaila izango zela ohartarazi zidan...

A ze nolako tipoa Rene!! Suitzarra izatez, baina berak ia erdi colla, erdi hegoamerikarra dela dio... Guztiz maiteminduta dago Boliviaz eta Argentinako Jujuytaz, eta etengabeko joan-etorrian, lurraldea izugarri ongi ezagutzera, eta batez ere lurraren taupada sentitzera iritsi da. Uyuniko gatzagetara sartzea ezinezko izango nuela esan zidan, urez estalita egotean autobusak bertara sartzea atrebitzen ez direlako, ur gaziak beren autobusak hondatukio dituenaren beldur. Kasu egin behar bada... Uyunira ez joateak beste egun batzutako margena ematen zidaten bada, Humahuacan gelditzeko...

Era berean, bazen oraindik beste kuestio bat argitu beharra nuena... Indiara etorri ahal izateko bisatua egiteko ere Buenos Airesera joan beharra nuen derrigor, eta horrek Patagoniara joatearen asmoa beste laupabost egunez moztuko zuen gutxienez...Eta era berean, Humahuacan nintzen egun bakoitzak bertatik alde ez egiteko arrazoi bat ematen zidan... Pixkanaka-pixkanaka, koadrilako jendearekin zein Jatun Wasin ezagututakoekin lotura gero eta sendoagoa bihurtzen zihoan... Ostiralean Thomas alemaniarra iritsi zen erresidentziara, beste tipo izugarri jator bat; kuadrillan berriz Teresa eta Carlitos, taldeko lehendakari eta lider espiritualak ezagutzen eta lagun egiten joan ziren, Bicho Diazek ia "Que pasa, vasco!?" agurtzen ninduen... eta igandean Ihauteriaren ehorzketa eguna zetorren; Aldok inguruetako herrixkak bixitatuz egun pare bateko txangoa egin nahi zuen gurekin; nola alde egin ba handik? Aldok (edozein konbentzitzeko kapaza da kabroia, serio-serio begietara begiratuz hitz eginda) "Que crees que vas ha encontrar en la Patagonia, vasco? La Patagonia es bonita, tiene montanas y glaciares, y todo eso, pero alla los mataron a todos, lo autentico de Sudamerica esta aqui..." esaten zidan...

Caro eta Gaby ANSES, Argentinako zerbitzu sozialen erakundeko langile izanda, Aldoren asmoa beraiek han zeudela inguruetako herrietara hurbildu, eta guztiz desinformatuta eta dagozkien jubilazio laguntzarik jaso gabe bizi diren hainbati beraien egoera aztertuz jaso lezaketen diru laguntzak kudeatzen laguntzea zen. Lan hari ekiteko, hiru eguneko txangoa antolatu zuen Quebradatik gertu dauden herrixketara... Hornaditasera joan ginen lehendabizi talde haundi bat osatuta eta eguna han inguruan pasa ondoren, batzuek Humahuacarantzgo bidea hartu zuten berriz, besteok Santa Anara, mendietan gora eta behera ibiliz sei orduko bidea eginda, belarrez estalitako mendien gerizpean dagoen herrixkara iristeko. Ohianera bidean jeisten diren eta inca garaitik erabiltzen diren rutan egonda, Santa Anako biztanleak betidanik mandazain eta komertziante lanetan aritu izan dira, eta mundutik aparte baleude bezala, hortan diraute oraindik... Alkoholismoak eta endogamiak min haundia egin dute bertan, laguntza berezia beharra duen jendea da Santa Anakoa, baina era berean zaila da beraiengana iristea. Egun t'erdiz banaka-banaka jendearengana hurbilduz etekin motx xamarra atera genion saiakerari gure espektatibekin aldertuta, baina epe luzerako lana zenaren dudarik ez genuen hala ere. Bertan egindako kontaktuek eta denborak ekarriko duen konfidantzak emango dute fruitua...

Bitartean, igandea iritsi zen, eta Ihauteriaren ehorzketa eguna, Carnavalaren unerik gorenetakoa berarekin... Arratsalde osoan zehar egiten den zeremonian, bertakoek Ihauteria ehorzten dute, Pachamamari coca hostoak, artoz eginiko quinua, fruituak, barazkiak, denetik eskeiniaz... zigarroak pizten dira eta lurrean sartu, Pachamamak erre ditzan, eta etengabeko dantza lasaiean, koplarien erritmoa jarraituz eta chicha eta fruitutan egositako ardoa edanaz pasatzen dira orduak... Gaua iristean, Ihauteriko deabruak bidaltzen dira airera, norbere burua astinduz eta ingurukoak alai besarkatu eta astinduz... Bereziki alaia behar du izan momentu horrek, deabruak pozik joan beharra baitute, hurrengo urtera bitartean bertako jendearen desgrazia bilatzen bueltatu ez daitezen. Oso polita da une hori, berezia oso. Baina hala ere, ez pentsa ihauteria hortan bukatzen denik... Galtzear diren Pazkoko koplak kantatuz eta Loreen Ihauteria ospatuz jai giroak ez du etenik!! Hurrengo aste osoan zehar koadrila bakoitzako presidenteek (beti bikote bat dira) egun bat hautatzen dute kide guztiak gonbidatuz eta jailekura iristean loreak oparituz, ihauteri osoan zehar izandako laguntza eta fideltasuna eskertzeko. Otordu oparoa egin eta gero, arratsaldean, por fin, kopla ez den erritmotara egiten da dantza.

Horrela igaro ziren Argentinako Iparraldean pasatako egun haiek... nitaz aparte, nire inguruan izan ziren askoren artean ere marka hutzi dutenak... Caro, Eva, Gaby eta laurok Buenos Airesera alde egin genuen behar izan genuen egunean, malko ugari ixuri ziren, genituen, autobuseko paradan...

5 comentarios:

Anónimo dijo...

kaixo gari ,espe naiz lehenengo ZORIONAK ! eta orain espero dut ondo segoen dituzu ,ez dakit ondo dago horrek carta edo mensajea ,baña ,nire biotxarekin eraman dut .ondo pasa eta animo.patxo bat.

nere dijo...

Zorionak zure urtebetetzean,
Zorionak ta urte askotarako,
Zorionak belarritik tiratzean,
Zorionak ta muxu bat zuretzakooo!!

Ondo ondo pasa zure egunean, mendizale!

Anónimo dijo...

Zorionak zuri,
txupatxusak guri...
Aupa artista!!!
Dana edarto doie, eh? Apurtxo bat egon naz Iraitzekin ta oso pozik bueltau da beraz... Animo!!!
Ta bestela, hemendik ondo antzien, data berrixa be atzo esan zuzkuen!!! Momentuz maiatzak 5. Beraz, txanpan botilia zabaldu biheko dozu zazen tokixen egonda be. Ale guapiximo, jarraitxu holaxe ta egogo gare!!!
Patxo potolo potolo bat.

Anónimo dijo...

Kaixo guapo:
ba akordau ginen asko martitzenien, Joanesek atzalde osua pasau zauen jende guztiai esaten zurekin berba ein zauela eta zorionak abestu zotzula, eta urruti-urruti zazela, eta "zer moduz dau Gari? ono eta ni be bai ono"... hau danau amatxo pesada honegatik: "esaiozu zeinekin egon garen berriketan telefonoz!" eta Joanesek erantzun...
Ale, ondo segi ta muxuk. Dorleta.

Anónimo dijo...

Iepa Gari!!
Berandu akaso baina tira...ZORIONAK!!!!!!
Ondo jarraitu eta batezbe zaindu!