2008-01-18

Aupa Bidaiblogzaleok!!

Eta bai, bai, aspaldiko!!
Dagoeneko badira hamazortzi egun blog honen bitartez nire berririk ez duzuela, eta bai, iritsi zaizkit batenbatzuen erreklamuak bai! Eskerrik asko benetan zuen fideltasunagatik eta erakutsitako interesagatik... Eta aldez aurretik nire barkamenak, hainbeste espero izaten dituzuen argazkirik ez bait duzue izango oraingoan... Motxilak prestatzeko eromenean, ez dut argazki kamara konektatzeko kablea ongi kokatu, eta hurrengo batean sartu beharko ditut! Xorry bada...

Hamazortzi egun izan dira bai... Nire Boliviako egonaldi guztiaren berri eman gabe;hitz hauek idazten ari naizen unean Santa Cruz de la Sierran nauzue, zapore oso gozoa bezain gazia ere izaten jakin duen herrialde hau uzten lagunduko didan autobusaren zain nagoela. Oso gozoa izaten jakin du, bai, herrialde honek: Alde gozoenen artean, egindako lagunak, boliviarrak izan gabe, bertan lanean ari diren Carrie, Mike eta Wendy estatubatuarrak... gozoa baita, izugarri gozoa, nire bizitzan orain artean igo dudan mendirik garaienaren "konkista"... gogorra, nekagarria, baina izugarri ederra suertatu dena... mendiaren magalean bizitakoak, ederrak, eta sokakide edukitako lagunen lotura, nylonezko lotura baino gehiago suertatu dena... Gazia, boliviarrek beraiek sentiarazitako hotza, erakutsitako mespretxua, "gringo " sentiarazten duen mespretxua... ez beti da beti horrela izan, baina zoritxarrez, generalizatu daitekeen sentsazioa eragin dit jendearen hoztasun, gazitasun horrek.

Hala ere lurraldeak berak gustora sentiarazteko arrazoi asko eman dizkit egun hauetan, Urte Zahar egun hartan Puno atzean utzi eta Copacabanara iritsi nintzen unetik... Urte Zaharra bera ospatzeko Puno baino leku goxoago baten bila joan nintzen bertara, eta lekuaz aparte, konpainia, giroa, tabernak, askoz egokiago suertatu zitzaizkidan urteari agur esateko... Bidean eraman ninduen busean ezagutu nuen Carrie, geroztik lagun ia banaezin bihurtu zaidan estatubatuarra. Bizitzak dituen kasualidade hoietako batek sosik gabe utzi ninduen Copacabanan, etxekoei telefonoz deitzen bankarrota eragin nuen nire poltsikoan, kutxazain automatikorik ez den herrian!!
Norengana jo ba nire Urte Zaharra ezin tristeago bilakatu ez zedin? Ba nire hotel berean zegoen neska estatubatuar sinpatika horrengana... norengana bestela? Krixton farrak bota genituen, bertako beste edozein emakumeren antzera, bere titixorrotik berrehun boliviano atera eta luzatu zizkidanean... berak natural asko egin zuen gestua, baina biok lehertu ginen farrez... Atzetik etorri ziren afaria, juergatxoa, eta Titicacara egindako txangoa, ajea pasatzeko ezinhobea... Peruko aldean eginiko bixita polita izan bazen hau askoz interesgarriagoa izan zen, Isla del Sol baita, kultura inkaren arabera, Manco Capac, lehenengo inca eta bere emaztea Mama Ocllo lurretik sortu ziren lekuaren kokagune... Irlan arrasto inkak egoteak, eta inguruko paisaia ederrak, (lakuaren erditik Cordillera Realeko tontor nagusiak ikus litezke) konparatzen jarriz gero, askoz ederragoa Amantaní eta Taquilen bizi izandakoa baino...

Titicacatik alde eginda, hiriburura, La Pazera jo genuen Carrie eta biok Cochabambara, bere bizilekura bidean parada egiteko... Hilaren 7an lanean hastekoa zen, eta geratzen zitzaizkion opor egunak bere hiria gia "natibo" batekin ezagutzeko aprobetxatu nuen... La Pazen baina, Boliviako ohiko errealitatearen lehelengo gertuko esperientziarekin egin genuen topo: Blokeoak! Tihuanacoko aztarnategira egin nahi genuen bixita zapuztu zigun hilaren 6ko blokeo nazionalak, eta dagoeneko errekuparatu ezina suertatu zait bertarako bixita...