Hamar egun Tamang lurraldean
Syabru Haundia, Thoolu Syabru, denbora pasa izan ez balitz bezala, mendiaren erpineko tarte estuan tente, bederatzi urte beranduago... Hau da Karmaren herria.... Bertatik hiru bide ezberdin har daitezke... Langtangeko bailaran gora, izen bereko herrirantz eta
Langtang Himal-eko mendien magalerantz bata, Gosainkundako laku sakratuetako bidean aurrera eta Laurebina La ko gaina pasatuz Kathmanduraino bigarrena, eta turismora begira ireki berri den Tamangen lurraldeetan zehar ibiliz hirugarren bat...
Elkartzearen hurrengo egun biak Syabrun pasa genituen lasai, Karmaren etxean ostatu hartuta, inguruetan buelta lasai batzuk emanaz... Argazki hau Langtangeko bailaran gora egin asmoz irten ginen goizean atera genuen... Agur esatean lepoan behera khatak jarri zizkigutenean, pufaaaa... emozion emozion....
Aurreko gauean, Karma, Rafael, Sonam Karmaren koinatua eta laurok tertulian ari ginen bitartean, Karmaren ama lurrean eseri, eta artilea hartuta, aria egiten hasi zen... tontua letxe geratu nintzen berari begira, lanean ari zen bitartean...

Bidean aurera egiten hasita, bailararen behekeldera eta Nepalen aurkitu dugun basorik izugarrienean barrena ibiltzen hasi aurretik, landare mota guztiak aurkitu litezke bidean... Erretzeko erabil daitekeen landare mota hau barne...
Kyanjing Gompa, Langtangeko goi bailararen goienean, Langtang Himal mendien pean... Aurreko egunean lainopean iritsi ginen, eta lainopean egin genuen bueltako bidea... Goizaldea, baino, une motx batez bazen ere, garbia irten zen... Gure lodgea koketadatxo bat zen, herrixka artifizialetik aparte, Monastegi benetan zahar baten ondoan, mendietara begira den bailararen erdi-erdian...
Lainoak denaren jabe egin aurretik, tontorrak azkenengo burrukan... Bi hauek ia dagoeneko estalita zen Langtang Lirungeko tontorretik jaiotzen den erpinean gora egiten duten tontorrak dira...
Lainoak denaren jabe egin aurretik, tontorrak azkenengo burrukan... Bi hauek ia dagoeneko estalita zen Langtang Lirungeko tontorretik jaiotzen den erpinean gora egiten duten tontorrak dira...
Bidean gora bertatik pasatean, izugarri ederra iruditu zitzaigun txoko hau, "Riverside Lodge", berau zeharkatzeko bi egunez ibili beharra den baso ederraren erdi-erdian, errekari pegatuta, kriston pakelekua...
Eta goizaldean bista eder hau oparitu ziguna!! Basoko zuhaitzen artean, Langtang Lirung, ezkerraldean... Bere eskumara, goiko argazkiko bi tontorrak, eta Langtang II eskubian...
Hurrengo egunean bailaraz aldatu genuen, Langtangekoa utzi eta Rasuwara, Tibeteko mugara dijoana hartzeko... Hantxe sartu ginen benetako Tamang lurraldean... eta hauxe da aurkitu genuena....

Mendi magalen erpinetan gora, harri ilunez eraikitako etxe txikiz betetako herrixkak, beraien aurrekaldean egurrezko taila ederrekin... Gazte zein nagusi, beraien erropa tradizionalak jantzita dabiltzan jatorri tibetarreko herritar atseginak, kanpotarrarentzat zein herkidearentzat irrifarrea beti prest... Nire Nepaleko ibili guztian aurkitu ditudan herrixa eta jenderik ederrenak.
Mendi magalen erpinetan gora, harri ilunez eraikitako etxe txikiz betetako herrixkak, beraien aurrekaldean egurrezko taila ederrekin... Gazte zein nagusi, beraien erropa tradizionalak jantzita dabiltzan jatorri tibetarreko herritar atseginak, kanpotarrarentzat zein herkidearentzat irrifarrea beti prest... Nire Nepaleko ibili guztian aurkitu ditudan herrixa eta jenderik ederrenak.
Thumaneko Gompa (Monastegi)-ko zaintzailea belaunaldi berriko beste bi herritarrekin... Modeloak bezela jartzen ziren argazkietarako, baina gero bertan izango ez bagina bezala jarraitzen zuten berera...
Ostaturik ez dago herrixka
Beste andre hau, permisua eskatuta bi argazki ateratzeko posatu zuen niretzat... Gero, bera berera, ni nengoenik inporta ere egin gabe... beste berrogeitamar bota nizkion gutxienez...
Hamar egunen ondoren, azkenean iritsi zen alde egiteko momentua... Syabruk lainoen artean egin zigun agur... hurrengorarte!!
Eta holaxe daude Gariren botak, asko igertzen ez den arren, bi hilabetez Nepalen barna ibili ondoren... Tuckland batzuk, ez balira, seguraski aguantatu ere ez!!! (Aupa Iban, goraintziak Nepaldik!!)