2008-04-02

O, Buenos Aires queridooo...

Aupa gaztiak!!!
Zer moduz zabitze??
Danok (edo gehixenok) dakitzuen bezela Kathmandun nau, ia Solu Khumbu Everesterantz irtetzeko asmotan, dana prest!! Idazten doten hurrengo blogeko orrialdia ia "kontemporaneua" izengo da, ia ez dot gehixau ia bi hilabete lehenau pasautakuari buruz idatziko... Hurrengo orrialdia ia Namche Bazaarretik idatzikot, Himalayako bihotz bihotzetik, eta urrinddik bada be, Ama, Ama Dablam, Chomolugma errege dan bailarako mendi zaindarixa topauta eukikot Namche gaineko miradorietatik.
Halatabe, gauzak ganoraz itteko, lehelengo nire Hegoamerikako azken hamabost egunei buruz idatziko dotzuet, ia kontinente hortako bazterretan pasautako hilabetietan pasautakuak bukatzeko... ARGAZKI BARIK!! Interneta desastre bat da Kathmandun, eta ia hiru aldiz saiatu eta desesperau ostian... errendiru naz!!
Buenos Airesen pasatako egunek oroitzapen gazi-gozoa dakarte nigana...

Indiarantz etorri ahal izateko bisatua lortzeko tramiteak luze jo zuten enbajadan, eta era berean Zelanda Berrian hasieran planteatuta nituen egunak luzatu nahian hegazkin konpainiekin egin beharreko tramiteek ia erotzerarte ibili arazi ninduten hirian bueltaka, hona eta hara telefonoz deika eta inoiz iritsi etziren aldaketa konfirmatuko zidaten mezuak itxoiten egotea suposatu zuten... Panorama guzti horren erdian, Patagoniara egin nahi nuen bixita guztiz deskartatuta gelditu zen...

Horrela bada, hirian pasa beharreko egunak ahalik eta ondoen igarotzeko prest, nire anfitrioia Gabyk ederki bete zuen bere lana, eta elkarrekin hara eta hona egun polittak ere izan zirenak pasa nituen Rio de La Platako hiriburuan.

Egun batean segundako futbol partidu bat ikustera, beste batean Deep Purple kontzertuan, bestean Gabyren etxean afaria, San Telmo hauzoko igandetako feriaz gozatu, paseotxoa La Bocan... denetarako astia izan genuen aste t'erdi hartan... Pena Ferrocarril Oeste eta Tucumanen arteko partidura argazki kamararik ezin zela sartu, bestela, a ze gozadea!! Gaur egun bigarren mailan jokatzen duen arren, "Ferro" primeran egondako talde historiko izandakoa da, eta orain denboraldi batzuk direla beraien estadioan izandako istiluengatik zigortuta, kanpoko ekiporik ezin da sartu "Ferro"ren zelaiean, baina hala ere, a ze anbientazoa! Jarraitzaile sutsuenen artean jarri ginen gradetan, "barra bravan", Gabyren ahizpa eta bere mutilarekin, eta haiek kantuak, haiek saltoak! Egurrezko gradak burrunbaka jartzen ziren kantuak hasi orduko! Total galdu egin zutela, eta partidua negargarria izan zela, baina tira! Ke nos kiten lo bailau! Gabyk sarri esaten zidan bezala, argentinarrek futbolean jartzen duten pasio bera, edo hamarren bat soilik dituzten arazo sozialei konponbidea jartzeko erabiliko balute, a ze nolako reboluzioa!!



Ez dakit reboluzioa, baina zehozerren beharra badu bai, Argentinak, eta Buenos Airesek batez ere... iluntzeko orduak iristean, fardo haundiz kargatuta doazen karrotxoei tiraka, ehunka pertsonaz osatutako armada egiten da kaleen jabe... zabor poltsak ireki eta erreziklagarria den edozerren bila aritzen dira, balio ez diena espaloietara botaz... Kartoneroen inbasioa, gaueroko errutina bilatu da Buenos Aireseko kale dotoreenean ere...

Herri kooperatiben sorkuntzak Buenos Aires haundian ekarri ahal izan duten berrikuntzaren bila Gaby eta biok periferiako hauzo batera eginiko bixitan ere, mixeria eta itxaropen ezaren itzala sumatu nion jende askoren begiradari... Badira idealista eta borrokalariak hala ere, eta batzuk gertutik ezagutzeko aukera izan nuen, beraien eguneroko borrokaren latza ere bai, behartuenei trabak jarri besterik egiten ez duen sistemaren zirrikitu bilatzaileak...

Halako jendearen behar haundia du bai, Argentinak...
Eta hamabost egun haien ondoren....
Bukatu zen...
Konturatu orduko, pasa ziren nire bidai luuuuuuuze hau zenaren lehenengo lau hilabeteak... Eta iritsi zen atapa baten bukaera... Nire aurretiko planei sorpresa asko eta plan aldaketa ugari ekarri zioen etapa baten bukaera... Herri bat baino askoz zabalago den kultura baten funtsa aurkitu nuen tokia, bere mendi eta lautadez, bere jenden izaeraz txundituta hutzi nuena... barruan eramango dudana...

Aio Amerika, Amerika latina, kantak zioen bezela...
Betirarte...

No hay comentarios.: