2008-03-29

Paraguay

Kostata, baino bai, azkenean, lortu nuen halakoren batean Boliviatik irtetzea, Gabonak ezkeroztik nirekin noiz elkartuko zain zegoen nire izeba Dolorexekin elkartzeko!

Huayna Potosira egindako txangoa bukatuta, herrialdearen hegoaldean dauden Uyuniko gatzagetara egin beharreko bixita aurreragorako utzita, altiplanoari agur esan eta ohianera hurbiltzeko prestaketak egiteari ekin nion, baino bai zera! Menditik bueltan nirekin batera ekarri nuen pirrileroiak lehendabizi, errepideko blokeoak gero, eta azkenik autobus konpainiako jendearekin izandako gaizki ulertuek, bost egun gehiago atzeratu zuten Cochabambatik egin beharreko irteera, baina bai, irten nintzen azkenean Paraguay aldera!

Cochabambatik Santa Cruz de la Sierrara lehendabizi, eta Santa Cruzetik Asuncionera gero, Hegoamerikan zehar egin dudan autobus odisearik haundiena izan zen burututakoa, beranduago Jujuytik Buenos Airesera egindakoarekin bakarrik konpara litekeena... Frenorik gabe gelditzen hasita, barruan gindoazenak bidean botata huzteko imintzioa egin zigun autobus hartan, ia amaigabea bihurtu zen Boliviako hegoaldea eta Paraguayko Iparraldea osatzen duen "chaco"ko lautada zeharkatzea... Derrigor egin behar baina, Asuncionera iritsi nahi izanez gero... Beroa eta hezetasuna lagun, aire giroturik gabe, lehiotik sartzen zen hautsa izerditan itsatsita... En fin! Wellcome to Bolivia Airlines!

Polita izan zen oso nire izebarekin berriro ere elkartzea, ia bi urte ikusi gabe egon ondoren, oraindik bereziago bihurtzen zen hantxe, bere terrenoan, Asuncionen elkartzeak... Eta gozada bat izan dira Paraguayen zein Argentinako Misionesen pasatako egunetan bere kide mojekin eukitako harremana... izugarri abegikorrak, alaiak eta irekiak, oso-oso gustora sentitu arazi naute beraien artean egon naizen egunetan.

Asuncionen egun pare bat pasa ondoren, hegoalderantzgo bidea hartu genuen izeba eta biok, Paraguayen pasa dituen hogeitahamar urtetatik azken hauetan bere bizileku eta lantoki den San Patriciora iristeko... 3000 biztanle inguruko herrixka, San Patricio luze hedatzen da Asuncionetik Corrientesera, Argentinako mugara doan errepidearen albo batean, Misioneseko probintzian. Toki bero eta orlegia, Paraguay guztia bezelaxe, berezko dituen paisaiak nola eraldatzen joan diren ikusi beharra izan dute bertako ziren guaraniek europearrak bertara iritsi zirenetik, ganaduari beharrezko zaizkion larreak egiteko lehendabizi, eta soja plantazioak landatzeko gero, Parana Garaiko ohiana garai batean zenaren zantzutxo bat besterik ez dena bihurtzen ikusi beharra izan dute...







Oso herri politta iruditu zitzaidan hala rere San Patricio, lur gorriz eta zelaiz inguratutako herria, jende humil eta jatorraren bizileku, nire izebak luzatzen zuen presentazio gutunarekin irrifarra segituan eskaintzen zuena... Paraguayen pasa beharreko egunen egitaraua ederki prestatu azuen nire izebak ni bertara iritsi nintzenetik, baino bai zera! Pikutara joan zitzaizkion planak, zer eta, Misioneseko apezpikuak herrira etorri beharra zen apaiz berriari egin beharreko ongietorria astebete aurreratu zuela eta... derrigor geratu behar ba!







Lehenengo egun haiek, San Patricio eta inguruak ezagutzen eman genituen bada, asteburua iritsi eta igandean apaiz aldaketa egin bitartean. Egun lasaiak izan ziren haiek, kontatu nizuen bezala, Nelson Mandelaren autobiografia irakurtzeko denbora ere izan nuen; katxondeoan, San Patricioko egonaldia niretzat balnearioan egotea bezela izan zela esaan izan nion Dolorexi behin baino gehiagotan... Bide batez, San Patriciotik gertu dagoen Yacireta-ko urtegia ezagutzera joan ginen... izugarrizko injenaritza lana hauxe, Argentina eta Paraguay banatzen dituen Parana erraldoia geldiarazi, eta urak duen indarra Paraguayk kontsumitzen duen elektrizitate ia osoa sortzen duena... Kontraesanen herrialdea Paraguay... izugarrizko baliabide naturalak izanda, berrogei urtez, Stroessnerren diktadura garaia barne, boterean izan diren politikariek merke bainop merkeago saldu dutena, eta saltzen ari direna, Yacireta Argentinari, Paranan zehar egiten ari diren beste hainbat urtegirekin berdin, eta zer esan papeleretaz, lurralde osoa pestizidez pozointzen ari diren soja plantazioetaz... izugarrizko baliabide naturalak bai, baino errealitate triste bati aurre egin beharra duen herrialdea Paraguay.
Azkenik, iritsi zen igandea, egun haundia San Patricio herri ttikiarentzat, obispua bait zetorren bixitan! Goizeko zazpi terdiretan zen meza ordua, baina aurreko gauean izebak bera ordubete lehenago elizara joateko asmoa zuela esan zidan, nik lasai lo egiteko nahi baldin banuen... Eta halaxe ba, lasai gelditu nintzen ohean, meza hasieratik harrapatzeko intentzio haundiegirik gabe, bapatean, txalo batzuek iratzarri ninduten arte! Nire erresidentzia partikularra izaten ari zen etxetxoko lehiora irten, eta joino! Obispoa bera zen txalo joka zebilena, mezara berandutxo iristen ari den obispoaren aurpegiarekin... Han joan behar izan nintzaion, atea ireki eta nor nintzen azaltzera, jarri zuen harridura aurpegia ikusi eta gero...
Astelehen goizez azkenik, irten ginen Corrienteserantz, hiru-lau egunetako txangoan, Iguazuko urjeuzietarantz egiteko asmoz. Bidean, hori bai, derrigorrezko geldialdia San Ignacio Minin, Argentinako muga zeharkatu eta berehala, Misioneseko probintzian. San Ignacio Mini (ttikia guaranieraz) XVIgarren mendean hasita Jesuitek inguru haietan sortutako hirietatik hoberen mantentzen den tokia da, hiru mendeko ahaztura eta ohianaren kontra aspaldi galdutako burrukaren ondoren... Bertsio ezberdinak egon daitezkeen arren, Jesuitek guarani aborigenak holandar eta portugaldarrek esklabu bila ohianean egiten zuten giza ehizetik babesteko sortu zituzten redukzioak, tribuka eta ohianean barreiatuta bizi ziren indigenak milaka bizilagun izatera iritsi ziren hirietan bilduz. Gizarte antolakuntza haundia ezarri zuten hiri haietan, eta hori zela eta indar ekonomiko, politiko, eta azken garaietan militar haundia izatera iritsi ziren redukzio jesuitikoak... Garatu zituzten expresio artistiko zein arkitektonikoak berriz, oso anitzak, eta horrela guaraniek europako berpizkundeko pintura, arkitektura edo eta musika ikasi, eta era berean beren izaera erantsi zioten sorkuntza berriari. Gogoratzen "La Mision" ? Ba hortaz dijoa gutxi gora behera... Noski, halako boterea lortu zuen antolakuntza ez zuten garai hartan Hegoamerikako pastela zatitzen ari ziren errege europearrek atsegin, eta Vatikanotik redukzio Jesuitikoak desegiteko agindua ateratzea lortu zuten... San Ignacio Mini da beraz, inperio ttiki hark izan zuen distira gordetzen duen leku bakanetakoa, eta bertara bixita egin genuen izeba eta biok, ia iluntze aldean, Wandara, Puerto Iguazutik eta urjauzietatik gertu dagoen herrira iritsi aurretik. Bertan zain genituen Ignazia errezildarra eta Elsa bere kide argentinarra, izeba Dolorexen kongregazio berekoak hauek ere.Afari ederra prestatua zuten guretzat, eta berriro ere jan eta muturra garbitu besterik ere egin gabe, markesak letxe, hurrengo egun luzerako deskantsatzera erretiratu ginen...
Zer esan bada Iguazuko urjauzietaz?
Agian ordurarte ikusiak nituen beste natur inguruneekin alderatuta turistikoena izanda, naturgune batean horrenbesteko jendetzarekin batera ibiltzea arraro egin zitzaidan, baina horrek ez du ezertarako lekuaren edertasuna itzaltzen... Bereziki ikusgarria, gure ibilbidea hasteko aukeratutako bidea... Bi kilometroz Iguazuko urjauzien konjunto osoa osatzen duten ursaltoak bihurtzen diren erreken gainetik, milaka txori eta tximeleta artean ibili ondoren, ikuskizuna izugarri bihurtzen da errekak ur eraman haundiena daraman Garganta del Diablo deiturikoan, edozein mutu, eta batez ere mela-mela eginda huzteko gai den lekuan. Ikusgarria benetan, bostehun bat metroko zirkunferentzia edukiko duen zintzurrean behera, haitzen kontra jotzean sortzen duen gandutan galtzen den uraren espektakulua!
Egun osoa pasa genuen Iguazuko urjauzietan gora eta behera, eta ez urak eskeintzen zuenaz gozatzen bakarrik, inguru osoak duen aberastasun natural izugarriarekin ere bai... Irudi batek mila hitz baino gehiago balio omen du ta... tori hemen kolekziotxo bat...












































Berriro ere San Patriciora bueltan, Paraguayen bi aste pasa ondoren, iada Argentinarantzgo bidea definitiboki hartzeko prestaketekin hasi behar, baina ginda goxo bat bazen herrialde hartan eginiko egonaldiarentzat: Tradizio Misioneroaren festa. Lehenengo aldiz aipatu zidatenean, erlijioarekin lotutako festaren batekin lotu nuen asuntoa, baina ez, Misioneseko probintzian ganaduaren, eta batez ere zaldiak heztearen kulturari eskeinitako festa da hauxe, asteburu oso batean zehar ospatzen dena. Egun hoietarako, Ramona, izeba Dolorexen kide paraguayarra ere bertara bueltatua zen, hamabostegun chacoan lanean egon ondoren. Izugarri polittak izan ziren jaiak iraun zituen bi egunak... Gerora, Argentinan batez ere, jai honi buruz hitzegin izan dudanean, jendeari etzaio horren deigarria egin, normalak dira holako jaiak inguru haietan, Paraguay, Uruguay zein Argentinan, baina nik flipatu egin nuen, batez ere larunbat arratsaldeko zaldi erakustaldian... Inoiz elkarrekin ikusi dudan zaldi gehien eta politenak han ziren, eta jo ta emozionatuta ibili nintzen argazkiak atera eta atera. Inguruko arrantxo bakoitzeko errepresentazio batekin osatzen zen erakustaldia, eta bueno, euskal errepresentazioa, Agirre, Arregi, Imaz, Goia... han denetik zegoen.
Gauean berriz, kontzertua. Aspergarri xamarrak iruditu zitzaizkidan talde folkloriko pare baten ondoren, gauak gora egin zuen gero, Argentinako chacareren erritmora lehendabizi, Paraguayko rekintista (gitarra baino txikixeagoa) onenekin jarraitu, eta gaua super star batekin (ejem!) Sole izeneko abeslaria eta bere taldearekin bukatzeko... Brotxe perfektua izan zen horrelako gau baterako, neskak bere abots potentearekin eta talde eta montaje super profesional batekin, ikuskizuna eta beste toke bat izan zuen musikarekin bukatzeko... Hurrengo egunean berriz, Rodeo eguna! Jai guztia zezen plaza baten inguruan ospatzen da, bazkari tradizionala, hau da, makil batean sartuta erretzen den txahal haragia janaz eta zaldi eta zezen doma ikuskizunak ikusiz. Paraguayko egonaldia bukatzeko, modu polita izan zen duda gabe...

Eguzkia sartzen zen bitartean paisaiaz gozatuz,eta aspalditxoan landu gabe nituen zangotako giharrak pixkat aktibatuz errepide ondotik egin nuen korrikalditxoa bezela...

No hay comentarios.: