2008-03-15

Bidaiaren etapa baten bukaera...

Abixutxo bat: Azkenengo eguneraketa honen aurretik, egun berean prestatuta neukan beste bat ere argitaratu da... "mono"arekin egon zaretenontzat, oraingoan sobredosia!! ESKERRIKOSKI!!
Orain, hegazkinean sartuta, Australia gainetik hegan pasatzen ari naizen hontan, Asiara bidean, eta Arotiaoroa, Zelanda Berria, atzean uzten ari garenean, une berezi batetan nagoenaren sentsazioa dut barruan... Nire bidai honen erdialdera iritsita, Hegoamerikak eman dizkidanak hausnartu eta barruan gordetzeko unea dela ohartu naiz... Zelanda Berrian pasatako hamar egun motz hauek, tarteko bat bezala sentittu dittut, inorentzako ez den lur batean geratu izan balira bezela, Hegoamerika, Andeak, alde batera, eta Asia, Himalaya, bestera dituela... Pausoa emateko ordua iritsia da... Baino nola eman, zuei denoi oraindik bertan bizitako asko eta asko oraindik kontatu ere egin gabe? Nola aurrera egin, atzean gelditutakoa horrenbeste izan denean?
Hegoamerikan zehar egiten ari zineten ibilaldia La Pazen bertan moztu nizuen, Titicaca laku inguruetan pasatako egunak kontatu ondoren... Carrie, Urte Zahar egunez ezagutu nuen estatubatuarraren konpainian pasatako egun haietan, Cochabamban jarri nuen Boliviako egonaldian zehar nire kanpobase izango zena, La Pazeko zurrunbilotik urrun, hiri lasai eta panpoxean. Carriek bere etxean gelditzeko egindako gonbita onartuta, nire lehenengo 6000koa izango zenaren prestaketa hasi nuen: 2800 metroko altueran korrikalditxoa egun batean, Cerro Tunari 5000ko tontorra igotzeko txangoa beste batean... Carrierekin pixukide, Mike eta Wendy bizi dira Cochabamban, bera bezela estatubatuarrak, baina herrialde hortako bizimoduari ihes egin diotenak, Bolivia urrunean beraien txokoa aurkituta, Chiapas edo ta Ecuadorren bizi ondoren... Hiruzpalau egun beraien konpainian eta Mike-en sukaldaritza doaietaz gozatzen ibili ondoren, ezinegona ia barruan gailentzen hasi zitzaidan... Mendia deika nuen, eta dei horri erantzuteko desiatzen nengoen gainera.
Trasteak prestatu, eta La Pazerabidea hartu nuen bada berriz, handik gertu den Huayna Potosira hurbildu asmoz... Hala ere, beharrezko materiala alokatzeko geldialdia egin behar hirian; plastikozko botak, pioletak eta kranpoiak dagoeneko krixtona zegoen motxilan zintzilik jarrita, a ze itxura euki beharra nuena mendira bidean jarritakoan! Gauez iritsi nintzen Millunira, mendiaren atera, berandu, mendiko materiala alokatu nion tipoak kontratatutako taxian... Berandu, eta haize hotz eta euri gogorraren artean... hurrengo egunak etzuen gozo etorriko zenaren antz haundirik...
Eta horrela izan zen bai! Lo egin nuen aterpetxetik irtetzean horren iluna etzirudien arren, eguraldiak segituan ekin zion inguru haietan erakuts lezakeen muturrik beltzena erakusten... Nire egun haietarako helburua, mendia igotzeko bide osoan mantendu nahi nuen ideia, ahalik eta gehien nire kontura aritzea zen; eta hasteko momentuan, 5900 metro inguruan kokatuta dagoen Campo Argentinora iritsi, eta hurrengo goizaldean, mendian gora etor zitekeen talderen bati itsatsi, eta beraien lorratzak eta soka jarraituta tontorrera iristea zen nire plana...
Baina mendiak guztiz aldatu zituen nire asmoak; bidean gora hasi nintzenetik astindu ninduen ekaitzak, Campo Argentinotik gertu buelta eman arazi bait zidan...Ez zitzaidan asko falta bertara iristeko, baina ekaitzak, begibistan nuen elurrezko lautadan lorratzak nola galtzen ziren ikusteak, bizkarrean gero eta astunago igertzen nuen motxilak, eta gorputzaldiaren beherakada batek, ordu erdi lehenagoatzean utzi nuen aterpetxera eta Herbert bertako zaintzailearen babesera bultzatu ninduten... Ez dut pentsatu ere egin nahi, hantxe, aterpetxean, ia konturatu ere egin gabe guztiz hoztu ziren nire eskuek, odola berreskuratzean eragindako minak eta jasan behar izan nuen ordu laurdeneko sufrikarioa nola pasa izango nuen Campo Argentinoko eremu askoz ere latzagoan...

Aterpetxean sartu, Herbertekin tertulian aritu, kafea hartu eta zigarroak erre eta lehiotik kanpora elurra mara-mara nola denaren jabe egiten zen ikustea beste erremediorik ez genuen izan bada, mendiak bere arauak jarri zituen mahai gainean, eta horren aurrean, ez ginen gaizki Refugio de Las Rocasen. Egun hortako arratsaldea, gau osoa eta hurrengo egun ia osoan, kanpora begiratu eta "hobeto negok barruan" izan zen nire buruari gehien errepikatu nion burutazioa.
Baina hala ere, ratuka etortzen zen hobekuntza arin hura, mendia estaltzen zuten lainoen altsatze lotsati haiek, azkenean garbitzen joan ziren zerualde bihurtu ziren, eta ilundu aurretiko uneak benetako gozada izan ziren ortzean eguzkia bera ere azaldu zenean. Gustora harrapatu genituen eguzki ordu haiek, bai nik, bai Herbertek eta Cecilio izeneko bere beste lagun gia batekin batera laino artean igo ziren hiru japoniarrek ere... azaltzen zen paisai berri bakoitzak hurrengo egunean eduki genezakeenaren esperantzei ate bat irekitzen zien... Japoniarrei ez zitzaien mendian oso arituak izandakoaren itxurarik ikusten, eta beraietako batek bereziki, nahikoa lan bazuen "soroche"ari aurre egiten; iritsi eta gutxira, zakuan sartu eta etzen afaltzeko jaiki ere egin... Beraitako bat, Naketo izenekoa, benetan alaia eta jatorra suertatu zen, eta gerora mendian pasatako momentu ederretan kide zuzena ere bai...

Lotarako ordua iristean, barruan neukan egonezinak etzidan begirik bildu ere egiten... Zakuan buelta ta buelta, ta joe! Txixagurea... pixa egiteko gau hotzera irten beharra, baina pozik hala ere, zakuaren goxora bueltatzearen plazerrarekin batera, lotsati xamar, baina zeruan izarrak bazirela ikusita... eta buelta ta buelta berriro... Behin eta berriro erlojua "txekeatu" ondoren, azkenik iritsi zen gauerdia, eta gogotsu eta alai jeiki nintzen gauzak prestatzera; nire ondoren, lehenengo batm gero bestea... eta nire harridurarako, gau osoa puzkarka eta aupetzka pasazuen "soroche"ak jotako japoniarra ere bai!
Goizaldeko ordubata pasatxo jarri ginen martxan, aterpetxe ondoan gure burdin zahar guztiak kolokatu, eta han hasi zen nire lehenengo 6000koa izango zenaren konkista hutsala... Zeru aldean dir-dir, izarrak La Pazeko argiekin konpetentzian, eta bereziki bat, oso kuriosoa zen gure gainean nola kokatua zegoen... mendia esistituko ez balitz bezela, bidea erakusten ariko zenaren sentsazioa eman zidan behin baino gehiagotan... Gau ilunean nekez erakusten ziguten mendia gure frontalek, asuntoari misterio kutsu bat emanaz. Ilunetan ibilitakoak ordu dexente izan ziren arren, ez zitzaizkidan batere luzeak egin, nahikoa entretenimentu izan genuen bidean... Lehenengo palara iristean lotu nintzen Herbert eta ordurarte sokakide bakar izan zen sorochedun japoniarrari; nire baitan enuen pentsatu ere egin gure laguna Campo Argentino baino askoz gorago iritsiko zenik, bertara iristerako mozkor pauso astunak emanaz zijoan bidean aurrera nire aintzinean, eta hala ere, zer moduz zijoan galdetuta, bet "OK,OK" erantzuten zuen... Lehenengo pala hura esperientzia gogor bezela gogoratzen dut orain... maldaren gogortasunak, inguratzen gintuen ilunak sortzen zidan ezin egonak, eta konfidantzarik em,aten etzuen elur bigunak urduri jarri ninduten, eta harnasa estututa egin nuen gorantza... pioletei gogor astindu arren, enituen elurretan ongi kokatzea lortzen, eta haitzetn ibiltzerakoan gertatu ohi den bezela, beranduegi konturatu nintzen igoera haren klabea hankak ongi kokatzean zegoela... Leher eginda iritsi nintzen maldaren bukaerara, baina enuen nire urduritasuna gorde nahi izan... "Mierda, me puse nervioso" onartu nion Herberti berekin elkartu nintzen momentuan.
Hala ere, ez nintzen ni espedizio hartan urduri jartzen ari zen bakarra... Aurreko sokan Naketo eta Ceciliorekin batera zihoan hirugarren japoniarra, "tokapelotas" xamarra suertatu baitzen... Erritmoa etzen batere ona, eta aurretik zihoian gia ere urduritzen hasia zen... Eguzkia irten orduko tontorrean izatea zen beraien asmoa, eta dagoeneko igertzen hasia zen argitasuna ekialdetik... Une batean buelta ematea proposatu zuen eta guzti, baina denon artean aurrera egiteaz konbentzitu genuen, uneoro protestaka zetorrenari bronkatxoa bota ta gero...
Nire mendi ibilbide xumean gogoratzen dudan momenturik politenetakoa izan zen eguzkia irtetzen hasi zeneko hura... ordurate frontalen argiak ikusteko ezinezko bihurtzen zutena azaltzen hasi zen, eta iada pasatako malda eta ia tontorrera eramango gintuenaren arteko paisaia azaltzen hasi zitzaigun begiaurrean... aurretik genituen elurrezko dunen artean, igertzen hasi ziren pixkanaka-pixkanaka glaziarraren pitzadurak, kobazuloak eta ordurarte ikustezin nizan ziren mila xehetasun ttiki... Urrunera berriz, laino besterik igertzen etzirenak, mendi bihurtzen joan ziren, eta bapatean, gure inguru guztia gorritu zuen eguzkia gure bizkarrak berotzen hasi zen.
Eta hantxe azaldu zen tontorrera bidean zailtasun haundiena izango zen pala gogorra... amaigabea iruditu zitzaidan hasieran, eta hala irudituko zitzaien Herbert eta Ceciliori ere, taldeak berregituratu eta Naketo eta biok Cecilio berarekin aurretik joateko eta beste biak Herbertekin batera atzetik segitzeko proposamena egin zuten eta...
Ahalegin haundia eskatu zuen azkenengo malda hark... oraingoan askoz ere lasaiago eta pioletak askoz modu hobeago baten erabilita, urduritasunik enuen buruan, baina askotan gehiago ezingo nuenaren sentsazioa etortzen zitzaidan... derrigor gelditu beharram harnasestuka eta indarrak akituta sentitu nintzen behin baino gehiagotan, baina deskantsu ttiki baten ondoren, gogor ekiten genion hirurok lanari... Eta gainera hirurok gentozen indarrez nahiko antzera.
Apurka-apurka, ordubete pasatxoko burruka bere frutua ematen hasi zen, eta hortaz ohartu nintzen gainera, behetik ia tontorrean bertan ikusi nuen haitzetara iritsi ginela konturatzean... Beste hogei metro besterik ez zitzaizkigun gelditzen... Emozio haundiko momentua izan zen hura... Apua egindako ahaleginari, ekaitzak iraun zuen bitartean izandako pazientziari, bereganako, beraienganako dudan maitasunari saria ematera zijoala konturatu nintzen, eta eztarria estututa gelditu egin beharra izan nuen... Tontorrean, bi minutu beranduago zapaldu genuen tontorrean etorri ziren emozio guztien sarrerakoa besterik etzen izan...
Harnasa berreskuratuta, tontorreko elur eskukada bat hartu eta muxu eman nion, eta zuek denok, Iraitz bereziki, hainbat eta hainbat buruan eukita etorri zen ohiua... Illimani ederra zen zeruertzean gu baino gorago, lainozko olatuetan itsaslabarra balitz bezela... lainoen artean, La Pazerantza jeisten diren bailaren orbainak, altiplanoko zelai amaigabea... ikusten etzen bakarra, Titicaca! Lakutik bertatik enuen mendia ikusi, eta oraingoan ere enuen menditik lakua ikusiko... Paisai zoragarri hari begira, eternitate bat egotea posible ikusten nuen, beste edozein menditan gertatu ohi den bezela, baina oraingoan, agian igo dudan mendirik ederrena igota, berezia izan zen burutazio hura...
Eta nire harridurarako, aiba!! Herbert eta "soroche" ak jota zegoen, baina ia etzirudien japoniarra ere bazetozen, bide erdia kejaka egin zuen hirugarrena hutzita! Eta nola ez, bera ere besarkatu nuen... denontzako izan ziren besarkadak, leku berezi hartan, momentu berezi hartan... Argazki pila bat eta emozioz betetako bideo bat geratu dira guzti horren testigu.






Beherantza bideari ekin behar bada, pena haundiz... astuna egin zen beherantzgoa ere baina tira, pazientzia pixka batekin apurka-apurka montatu genituen montatu beharreko rapelak, eta egin genuen behera... Laino artean iritsi ginen aterpetxera, eta berriro besarkatu genuen denok elkar... seguru ginen ia etxean berriro ere...



1 comentario:

Anónimo dijo...

oraintxe irakurri dut eta... eskerrik asko!