2007-12-16

Huaraz atzean utzita, hasi dugu hegoaldera bidaia!!

Agur ederra eman zidan Huascaranek, urrunetik Huarazeko azken arratsaldean... Agur gorri-gorri bat, lainoen artetik...



Eta horrela hasi det hegoaldera, hegoaldera, Ushuaiaraino eramango nauen bidea! Aritza, Gisela eta Zuhaitztxori beren abegi ona eskertuz, autobusa hartu eta Lima aldera egin nuen , handik Arequipara, "La Blanca Ciudad"era egiteko... Limako eskala autobus estaziotik nehiko gertu den Museo de la Nación bixitatzeko aprobetxatu nuen, Peruk arkeologikoki eta historikoki duen denaz errepaso polita egiten duen museoa hauxe... Beste gauza askoren artean, flipanteena

Sipango Jaunaren hilobiaren erreplika... A ze txuloa tipua!! Bere hilobian, bere emaztea, bigarren emazte bat, haur bat, beste bizitzan bere estandartea eramango zuen gudari bat, hilobiaren zaintzailea, beste bigarren zaintzaile bat (oinak moztuta alde egin ez zezan) bi llama eta hortaz aparte, krixton arropak, kapak, armak, krixton bitxi pila, janaria, edariak... denetik sartu zuen tipoak... Bi hitzetan, in presionante! Historia eta arkeologiari buruzko erakusketez aparte, beste bat ere bai, oso interesgarria hauxe, azken hogeitahamar urtetan Peuk bizi izan duen indarkeri politikoari buruzko beste bat ere bai, inpaktantea oso, argazki haundiak, bideoak, estetikoki oso ondo landua, politikoki agian Senderok eta Tupamaroek egindakoek balantzan pixu gehiago hartzen zuenaren sentsazioaz, baino alde humanotik ikusita, oso ona.

Eskalaren ondoren, Arequipara bidea hartu genuen bada! Gauez hasitako bideak, Peruko kostaldearen idorra erakutsi zuen eguzkia ateratzerakoan, paisaia bolkaniko bihurtu zena Arequipara hurbiltzen joan giñen eran... Bertako sumendi batean, Ampaton konkretuki, 6000 metroko altuera baino gehiagora aurkitu zuten orain urte gutxi dela Juanita, orain bostehun urte baino gehiago inkek mendi puntan, sumendietako jainkoak baketzeko nahian sakrifikatutako neskatoa... Aurpegia eguzkiak erreta eduki arren, pasada da eskuak, besoak, azazkalak, zeinen ondo kontserbatuta dituen...

Arequipara baino beste gauza batek erakarrita etorri naiz, Colcako bailara, munduko arroilarik handiena bixitatzeko asmoak ekarri nau honera... Ta piura honekin ibili da zuen Gari Colcan
gora ta Colcan behera! Txapela buruan eta ibili munduan!! Kabroiren batek nire super bixera berria "manejatu" zidan Arequiparako autobusean, eta bero galantari eta eguzkiari aurre egiteko, txapela uretan ondo busti ta holaxe ibili gera! Bi egunez ibili naiz arroilan barrena, gaua Sangallen, erreka ondoan dagoen oasian pasatuaz... Paxote lekua, hi... palmondoak, mota guztietako loreak... eta ur epeleko pixtina garden-gardenak, deskantsurako komodios! Hori bai, eltxoek otordu galanta egin zuten nire hanketan, ni enteratu ere egin gabe!! Arroilako bidea gogorra, luzea suertatu zitzaidan... Motxila karga-karga eginda, mila metroko malda higo eta jeitsi, eta bidea bera, hautsez... eta zaborrez lepo aurkitu nuen, Perun beste askotan aurkitu dudan bezela. Politena, dudarik gabe, arroilaren sakonean dagoen ura aprobetxatuz jendeak eraiki dituen terrazak, baratzak, lorez betetako paisaia bertan.

Eguerdi alderako arroilatik irtenda, Cruz del Condorrera joan nintzen lotara, bertan denda jarri eta condorrak ikusteko paraje ezinhobea omen den hortan eguzkia irten orduko ttak! Argazki kamara eta bideo grabadora prest izateko... Hara iristeko bidea luuuze egin zitzaidan, eta total, eguzkiak irten eta lau ordura azaldu zirela txoritzarrak, gure buru gainean lau pasada eman eta itsaso aldera alde egiteko... Argazkiz ateratzeko ere urrutiegi!!Huayhuashen suerte gehiago euki nuen sentsazioaz joan nitzen handik, berriro ere Arequiparantza.

Arequipan beste interesgune bat ere bada, Santa Catalina komentua... Hamaseigarren mendean eraikitzen hasia, beste hiri ttiki bat bihurtu zen komentu hau hiriaren erdi-erdian... Bertara moja sartzen zirenek, beste komentutan ez bezela, pribilejio ugari zituzten, esklabuak izan, bixitak jaso eta kastidade, txirotasun eta ixiltasunaren botuengandik pixkat urruntzen ziren beste batzu, alegia... Leku aproposa gaueko autobusa, honera, Cuzcora ekarri nauena hartu aurretik bixitatzeko.

Cuzco; munduaren xilborra, inken ustez... Arma plazaren inguruan emanak ditut ia nire lelengo paxeotxuak, Teuantisuyo zaharraren hiriburuaren xarma jaso det, eta asko da hemen gozatzeko... Biharko baino, kontu hoiek!!


3 comentarios:

Anónimo dijo...

"ametsak buruak eta ibili munduan!", hori bai! burua gehiegi berotu gabe, behintzat. ondo busti txapel hori!
altzaporru!

nere dijo...

Aupa mendizale!

Duela bi urte Sipango jauna aurkitu zuen arkeologoarekin egon ginen, Walter Alva. Tipua bai majua! Emandako hitzaldiaren powerpoint-a Aranzadin utzi zuen. Pasako dizut. Hilobi horren indusketa oso zaila ta arriskutsua izan omen zen. Ta dirudienez pelikula bat egin behar dute horri buruz.

Segi horrela montañero!

MXK

Anónimo dijo...

Bai! "las reales tumbas de Sipan" hitzaldia Aranzadin..harrigarriak! Eta oraindik ateratzen ari dena handik!! madarikazioren bat badago horren inguruan...ui ui uiiiii!

Animo eta indar guztia hemendik Hegoalderako zure bidaian!!