2008-02-22

Aupa Bidaiblogzaleok!!!

Bizi gera, bizi gera!!

Hilabete terdi nire berri euki gabe, baino bai, bizi gera!!

Badakit ez dela eskusa, baina nire komunikazio ahaleginak ere euki ditut denbora honetan eh?
Paraguayen egon nintzen egunetan zehar, nire Huayna Potosiko igoeraren kronika luuuze eta polit bat prestatu nuen, ia dena lixto zen publikatzeko, eta aspaldiko partez gertatzen ez zitzaidan bezela... Hiru orduko lana a tomar por sako joan zitzaidan ordenadoreak konexioarekin ez dakit zein mobida euki zuelako...
Hala ere, joan bitez aurretik nire barkamenak, egia da, alde batera utzita euki dut bloga, nirekin konektatzeko asko eta askok zenuten bide bakarra, ez gogo faltagatik, eguneroko erritmoa eta gertakizunek nahiko lotuta euki nautelako baizik, Perun egon naizen artean gertatu ez bezela...

Buenos Airestik idazten dizuet orain, nire bidaia HegoaAmerikan bere azken egunak betetzen ari den hortan... Hasieratik, hona etorri nintzenetik nire bidaiaren erreferentzietako bat zen izan zen Patagonia bixitatzeko denborarik gabe, baño bizipen, leku eta jende interesgarri pila bat trukean jasota iritsi naiz Argentinako hiriburura; malko artean, hiru hilabetez nire aberri bilakatu den Tiwantisuyu, collen lurraldea, atzean utzita...

Hona hemen, begien goxagarri, azken hilabete t´erdi honetan euki dezuten albiste faltaren buelta, bizi izan ditudan leku, egora eta jendeen muestra txiki bat... Eskerrikasko denoi eukitako pazientziagatik!!
Egunsentia Huayna Potosin Boliviako Cordillera Realean...... Inoiz ikusitako ederrena agian inoiz igotako mendirik ederrenean.
6088 metro!! A ze subidoia!!
Kontrastean, Paraguay, agian inoiz ikusi dudan lurralderik lauena... Baina bere zelai amaigabeek, bere baso tropikalek eta jende jatorrak eder egiten dutena...
Hamabost egun pasa nituen bertan nire izeba Dolorex eta bere lagunekin. Orain artean bidai honek izan dituen hamabost egun lasaienak... Imagina, Nelson Mandelaren biografia irakurtzeko denbora eduki nuen ta guzti!!
Paraguayko egonaldian bizitako gauzarik ederrenetako bat, "Fiesta de la Tradicion Misionera" deitzen diotena... Zaldien eta arrantxoetako bizitzaren inguruan egiten den festa... ehunka zaldiz osatutako desfileak, zaldi eta zezen doma ikuskizunak... Krixton jai polita!!
Iguazuko urjauziak, Argentinako aldetik....
No comment, ikusi beherra dago sinisteko... Argazkitan, telebistan... mila aldiz ikusita eukita ere, aurrean jarri arte benetan antzematen ez den ikuskizun naturala... Ederra benetan





Orain hamabost egun pasatxo, honera iritsi nintzen arte... Quebrada de Humahuaca.
Bertatik pasadan bakarrik igarotzeko asmoa eukita, Seguraski nire bidai osoan zehar bizipenik ederrenak eskaini dizkidan lurraldea, Argentina iparraldeko Jujuyko probiantzako altxorra... Orain artean azaletik eta urrutira bizitako kultura andinoaren ateak parez-pare ireki didan lurraldea...
Humahuacako kaleak festaz betetzen dira ihauteriak irauten dituen bederatzi egunetan. Mundu osoan zehar ari da ezagun egiten festa hau... Deabruen desfileak, zarata eta gaueko kumbiaren atzean baina, bada beste modu bat, bai ihauteria bera baita bizitza ere ulertzeko irekita dagoen ate bat, unibertso andinoaren aberastasunaren erakusgarri...
Aurpegiak talko hautsez zikinduz, ilea serpantinaz betez, eta ordu luzez edanez eta koplak kantatuz egiten den ospakizuna da Humahuacako benetako ihauteria...
Artista haundiz betetako lurraldea Humahuacakoa. Argazkian, "Bicho" Diaz musikariarekin, bere etxean egindako jaiean zehar ateratakoa. "Bicho" Diaz nazioarte mailan mugitzen den musikaria da, laister Frantziakoko orkestra batekin charango (kitarra andinoa) kontzertu berezi bat emango omen du Frantzian... Pista jarraitu beharko diogu, Inkernun edo Muaran ia "fitxatzen" dugun, ez?
Pachamamari erregutuz hasten den bezela, modu berean bukatzen dena... Ihauteria lurretik ateratzen den modu berean, bertara bueltatzen da festa bukatzean...


Loreak opari, ihauteri guztian zehar lagun izan direnentzat. Horrela eskertzen dute konpartsa edo ta "kuadrillek" festa osoan zehar emandako laguntza eta fideltasuna.

Humahuaca... badu zerbait leku honek...
Bueno, laister hilabete terdiko kronika zuentzat prest!!

5 comentarios:

Anónimo dijo...

hau bai begientzako opari ederra! tankiup!

Anónimo dijo...

Zelako ilusinua zure berri eukitzia ta holako argazki politxekin .Biblian zai gelditzen gare ji ji ...besarkada haundi bat etxeko danon partez

Anónimo dijo...

Iepa!!! leku ederrak, dudarik gabe, hortzak luze uzteko modukoak!
... eta gu astesantuetan arabako herri txiki batera joango garela eta pozik, jeee! segi ongi!
hendaiatik

Anónimo dijo...

kabroia! kosta zaik geo!! ta gu hemen, monuak jota "mestoi kitando..."... eskerrak itzelazko txutea ekarri duken! bularraldea estutzen eta burua urruntzen duen hoitakua, arrrghh! enbidia kotxinaaaa!!
avanti ta goroldiyoik ez!!
perts

Anónimo dijo...

kaixo garigoitz beti behandu:
benetan argazki politak
gozatu momentua
ta ez izan alperrontzi
idatzi geio.

polvo,nei,mila.