2007-11-23


Huaraz 2007 ko Azaroak 22

Nire paseotxoa hasi nuela astebete bete denean, hementxe nago ba, Huarazen, eta inguru hontan jarraitzeko intentzioarekin gaiñera!! Inguru hontako mendikateak, Cordillera Blanca eta Huayhuash, Ande guztietako mendi kontzentrazio handiena dira eta badago zer ikusi, egin eta ibilia!! Egun hauetan bueltaxka ttikiak egiten ari naiz oraindik, baño altura dexente hartuaz, hori bai. Huarazera iritxi eta Aritza Monasterioren ostatura hurbilduta, bere emazte Giselak mendian zebilela komentatu zidan, mendiko gia berrientzako ikastaro batzuk ematen, eta ortzak luzatuta, erañun Llacako bailarara igo nintzen nire bigarren mendi txangoa egiteko. Eta la letxe izan zen, Huarazetik prixarik gabe irtenda, bidez erratu eta ia-ia gaua sartzen ari zela iritxi nintzen kuadrila guztia zegoen aterpetxera. Azkenego bi orduak oso gogorrak egin zitzaizkidan, derrepentean sartu zen ekaitzak, "sirotxe"ak (alturaren gaitza) eta motxilako pixuak lurrean "klabauta" utzi ninduten, eta ordu betean egiteko bezelako bidea bi ordu pasatxoan egin behar izan nuen. Eskerrak bidea galtzeko inposible hoietakoa zela! Hala ere, ongietorria krixtona izan zen, ilunpetan hamar bat ikasleko kuadrila bidera atera zitzaidan eta motxila eraman zidaten aterpetxeraino, flipatuta, ordu haietan handik nor ibili ote zitekeen galdezka. Talkie bat zeramaten eskutan, eta nireganaño iristean, nahiz eta aterpetxea hirurehun metrotara egon, "es un turista que viene solo" esaten hasi ziren. Nik, "si, un gringo del Pais Vasco que viene solo"esan nien, eta batek segituan "nooo, si es vasco no es gringo!". A ze parrak! Aterpetxean baita, Aritza berak eta bere lankideek ederki hartu ninduten, goxo-goxo zegoen sukaldean. Sukaldaria ere segituan etorri zitzaidan kafe bero bat eskutan hartuta kriston kuriosidadeaz. Su ondoko tertulia ta gero, lotara! Edo saiatzera behintzat, lehenago gertatu izan zaidan bezela, lehenengo gaua altueran egitean, gorputza guztiz alteratuta izan bait nuen gau osoan. Hurrengo egunean refugio ondoko haitzetan ariketa batzuk egiten aritu ziren ikasleak, eta bertan bazkaldu ondoren, beherantza egin genuen, kamionetatan. Gaur berriz, jornada maratonianoa izan dugu. Goizaldeko 3terdieratan geratuta, Huarazetik ordu pare batera dagoen Pastoruri izeneko bailara batera joan gara, bertako glaziarrean ikastaroko azkenego froga egin bait dute. Krixton leku polita Pastoruri, 4800 metrotan egon arren kotxez iritxi liteke eta Peru guztiko jendea joaten da bertara, imajinatu, jende askok inoiz ez du ez elurrik usaindu ere egin, eta glaziar batean ibiltzea, ni te kuento! Elurpean egin dugu alde bertatik, ekaitza sartu delako, eta polita izan da goizean ilunetan zegoena deskubritzea, larre zabal-zabalak krixton bailara ederrean. Pena argazki kamarako bateria bukatu izana! Hala ere, jo tafuego ibili naiz bideo kamararekin, eta krixton irudi polittak grabatu dittugu. Espero Huarazeko mendiko gida etxekoek egin didaten harrera eta eman dizkidaten atentzioak montaje politt batekin ordaindu ahal izatea!

4 comentarios:

Anónimo dijo...

halako alturetan ibilita zaila burua zeruraino ez igotzea... zaindu ondo, itsas-mailan ibiltzen ahaztu gabe gero, e?
altzaporru!

Anónimo dijo...

Epa! hemen gabitz, txulo-txulo, aitan portatiletik zuri idazten. Ama, Ixabel eta Karmentxo Sevillara doiez abenduan, ze iruditzen? zu bakarrik ala?
Amatxon partez gorantziak, Iraitzen partez muxutxuek, eta Dorletan partez pa!!

Anónimo dijo...

... y acertó!

Anónimo dijo...

Ez dakitzula zeinen besotan nauen gustora gustora? Izeba Iraitzen besotan! Ala, txintxa! Muxu haundi haundi bat.
Oharra: kilo erdi gizendu dot!