2007-11-20

Hala ere, Huarazera iritsi aurretiko egunei ere errepasotxo bat eman beharko diogu ba... Kontutan edukita bertan izandako ongietorria eta jasotako atentzioak Limara iritsi eta bertan aurkituko nuenarenganako edozein beldur derrepentean uxatu zituela! Aeroportura heldu, maletak jaso eta kanporantza irtetzen hasita, hantxe nire izena zeraman kartela begibistan "Gary Cortazar" rotuladore izki dotorez idatzita... eta azpian, Nancy nire zain. Ederki ibili naiz lagun berriarekin Liman barrena bueltaka. Elkarrekin hostaltxoa aurkitu eta hurrengo goizarte agur esan genion... Egitaraua, Peruko urrearen museoa (Mujika abizeneko baten jabego da Peruko erakusketa aberatsenetako bat, kasssualidadia hi!) autobus gidatuan bueltatxoa gero hiriko monumentu garrantzitsuenetan barna, eta gauen, "lima la nuí" beste autobus gidatu batean, de lujo hi, batez ere holako dotorezian ibiltzera ohituta ez gaudenontzat. Hurrengo eguna de relax pasa nuen hostalean, irakurri, idatzi, lasai egon, eta nirekin gela konpartitu duen australiar bati bere Euskal Herriarekiko maitasuna nola bideratu gomendatzen;Urtarrillean berriz omen dijoa haruntza, hirugarrenez ia, eta gomendiotxo batzuk eman behar ba, sagardotegiya, San Sebastianak, mendi bueltatxoa Aiako Arrian barna...eta gauean, autobusa hartu ta Huarazera! Agurtzane, zutaz oroitu nintzen paradatik irten orduko... kalea zikin, triste, lau pauso eman eta tipo bat lurrian botata, burutik odola zeriola... kutretxoa bai, baina laister hasi ziren gauzak beste kolore bat hartzen, kaletik indijena ketxuak beraien erropa koloretsu eta txapel haundiekin pasatzen ikustean, nire motxila haundia etxe txuri eder baten aurrean utzi eta "joño, hau dek ba" pentsatu nuenean, eta, nola ez, Limako zeru grix eta tristea lainoen artean ageri ziren mendi zorrotz eta txuriz bete zenean.

6 comentarios:

ni dijo...

aupa aupa! ekin horri, bloga irakurtzeko ez dakit, baina ibiltzeko mendi pila dago eta zure zain!
muxu haundi bat.

Andoni Bengoa dijo...

Aupa Gari, itxura ona daukek. Ondo hasi hazela ikusitxe pozketan nok. Hola segi. Ai , ai, ai, ai... guk lan eta hik jai!!!

perts dijo...

pajarrako!
bueno, guk jada forrau diu teklatua, adurrak matxuratu ez dezan, asiske, segi holan inbiriya zabaltzen!! eutsi horri! arrrrrggh!

dorleta dijo...

epa! ze antioju politak!!! ale, aprobetxau, hemen eurixa goixen behien dau, negu gorria hemen da (bueno, udazken gorria, ume danak hego aixe honekin aztorauta dabitz!)
Patxo patxo, muxu muxu!

nere dijo...

Ieup mendizale!

Ondo, ondo pasa mendi gailurretan!
Zaindu ta muxu haundi bat!!

Juanma dijo...

vc"Mendizaliak aurrera, mendizaliak aurreraaaaa...." Gogozko tokiyan... maldarik ez! Zer ttuk ba Andeetako malda pikoak hiretzat? Niente! Avantiiii!
je, je,,, animo Gari, ta itxeki gogor. A, ta oroitu yai "Viajes de motocicleta" filmean gazte indiar batek Che Guevarari esan zionaz, Macchu Picchu inguruetako eraikinak seinalatzean, ironia haundiz: "Esto lo hisieron los INCAS... [harritzar ondo egokituak seinalatuz]... y esto... los INCAPACES [konkistatzaile espainolengatik, harri ttiki ez hain ondo egokituak seinalatuz]".

animo motel, ta disfrutatu!!!

besarkada bero bat!

Juanma