2008-01-18

Aupa Bidaiblogzaleok!!

Eta bai, bai, aspaldiko!!
Dagoeneko badira hamazortzi egun blog honen bitartez nire berririk ez duzuela, eta bai, iritsi zaizkit batenbatzuen erreklamuak bai! Eskerrik asko benetan zuen fideltasunagatik eta erakutsitako interesagatik... Eta aldez aurretik nire barkamenak, hainbeste espero izaten dituzuen argazkirik ez bait duzue izango oraingoan... Motxilak prestatzeko eromenean, ez dut argazki kamara konektatzeko kablea ongi kokatu, eta hurrengo batean sartu beharko ditut! Xorry bada...

Hamazortzi egun izan dira bai... Nire Boliviako egonaldi guztiaren berri eman gabe;hitz hauek idazten ari naizen unean Santa Cruz de la Sierran nauzue, zapore oso gozoa bezain gazia ere izaten jakin duen herrialde hau uzten lagunduko didan autobusaren zain nagoela. Oso gozoa izaten jakin du, bai, herrialde honek: Alde gozoenen artean, egindako lagunak, boliviarrak izan gabe, bertan lanean ari diren Carrie, Mike eta Wendy estatubatuarrak... gozoa baita, izugarri gozoa, nire bizitzan orain artean igo dudan mendirik garaienaren "konkista"... gogorra, nekagarria, baina izugarri ederra suertatu dena... mendiaren magalean bizitakoak, ederrak, eta sokakide edukitako lagunen lotura, nylonezko lotura baino gehiago suertatu dena... Gazia, boliviarrek beraiek sentiarazitako hotza, erakutsitako mespretxua, "gringo " sentiarazten duen mespretxua... ez beti da beti horrela izan, baina zoritxarrez, generalizatu daitekeen sentsazioa eragin dit jendearen hoztasun, gazitasun horrek.

Hala ere lurraldeak berak gustora sentiarazteko arrazoi asko eman dizkit egun hauetan, Urte Zahar egun hartan Puno atzean utzi eta Copacabanara iritsi nintzen unetik... Urte Zaharra bera ospatzeko Puno baino leku goxoago baten bila joan nintzen bertara, eta lekuaz aparte, konpainia, giroa, tabernak, askoz egokiago suertatu zitzaizkidan urteari agur esateko... Bidean eraman ninduen busean ezagutu nuen Carrie, geroztik lagun ia banaezin bihurtu zaidan estatubatuarra. Bizitzak dituen kasualidade hoietako batek sosik gabe utzi ninduen Copacabanan, etxekoei telefonoz deitzen bankarrota eragin nuen nire poltsikoan, kutxazain automatikorik ez den herrian!!
Norengana jo ba nire Urte Zaharra ezin tristeago bilakatu ez zedin? Ba nire hotel berean zegoen neska estatubatuar sinpatika horrengana... norengana bestela? Krixton farrak bota genituen, bertako beste edozein emakumeren antzera, bere titixorrotik berrehun boliviano atera eta luzatu zizkidanean... berak natural asko egin zuen gestua, baina biok lehertu ginen farrez... Atzetik etorri ziren afaria, juergatxoa, eta Titicacara egindako txangoa, ajea pasatzeko ezinhobea... Peruko aldean eginiko bixita polita izan bazen hau askoz interesgarriagoa izan zen, Isla del Sol baita, kultura inkaren arabera, Manco Capac, lehenengo inca eta bere emaztea Mama Ocllo lurretik sortu ziren lekuaren kokagune... Irlan arrasto inkak egoteak, eta inguruko paisaia ederrak, (lakuaren erditik Cordillera Realeko tontor nagusiak ikus litezke) konparatzen jarriz gero, askoz ederragoa Amantaní eta Taquilen bizi izandakoa baino...

Titicacatik alde eginda, hiriburura, La Pazera jo genuen Carrie eta biok Cochabambara, bere bizilekura bidean parada egiteko... Hilaren 7an lanean hastekoa zen, eta geratzen zitzaizkion opor egunak bere hiria gia "natibo" batekin ezagutzeko aprobetxatu nuen... La Pazen baina, Boliviako ohiko errealitatearen lehelengo gertuko esperientziarekin egin genuen topo: Blokeoak! Tihuanacoko aztarnategira egin nahi genuen bixita zapuztu zigun hilaren 6ko blokeo nazionalak, eta dagoeneko errekuparatu ezina suertatu zait bertarako bixita...

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Mafaldak paretean "BASTA DE CENSU " ikusi eta "o se le acabó la pintu o no pu termi por razo que son del domin publi" bota zuen. gu're antzera kronika irakurrita: autobusa uste baino lehen iritxi al da ba? onenean geratu da kontaketa...
Paraguaien lur hartze ona egin, artixta, eta ia sareratzeko tarte hobeak izaten dituzun.
Basta de censu !

Anónimo dijo...

Eztigu dousere sinistatzen!! Potretak nahi ttugu!!!

Anónimo dijo...

gustora jasoten die holako kontuak hainbeste egun ezebe irakurteko ez douenien euki. bidai guztixek daukie bere momentu on, eta ez hain onak, baina halabe... aurrera!!!
Jarraitxu guri haginak zorrozten!!! zelako inbidixia emuten dozun... egunen baten igual (ez bada be ametsetan) egin al dogun bidaitxoren bat... patxo potolo bat ta hurrengo arte guapo!

Anónimo dijo...

Aupa Gari!! Aspaldiko!!!
Plazer haundiz jarraitzen dot zure ibilaldixa. Ze bidai politxa!! Ta ze eskuzabaltasuna zuria, guri be bidai hau biziaraztiarren!!
Ni ondo... EH-xan egon nitzen Gabonetan ta Leire, zuen Leire, ezautu nauen. Ze politxa dan...
Animo asko ta besarkada haundi-haundi bat heidilandiatik!!

Anónimo dijo...

Aupa GariSax!!
Hemen,zure megatxangua Aitzorrotzpetik jarraiketan.Hoixe bai biajia eta ez nire maritxuko zigarruana!!!
Abrazikos y animos varios Jaime,Barba,Osoron eta Alexis-en partetik(Kuando vuelve ese Seductor????)
Aurrera Bolie!!!!

Anónimo dijo...

ke pasa pasa, pajaruoi!

hemen gaz, perts danak zue berrien zain, siske, piztu maxina eta eragin hatzei, redio!
bi proiektuak bidian, maratoia prestatzen itxura baten, barruen daukien mugimendua ikuxitta... aman kupelari erreparatuta, akaso sagardotegian dauzela pentsauko daue!

ondo-ondo jarraittu eta disfrutau kabroia!
aupa ekipo!

4perts

Anónimo dijo...

Kaixo Gari, urteak apenas ikusi gabe eta hara non peridikuan ikusten zaitudan denok nahiko genuen bidaia egin behar duzula kontatzen. Gaur Perun eta Bolivian bizitakoaren kontakizuna irakurri dut eta inbidia galanta eman didazu, ondo ondo izan eta segi kontatzen.
Aran Egosko Oñatitik.

Anónimo dijo...

bolivia, paraguai, argentina... denak ikusteko ditugu oraindik munduko punta hontan kieto geratu ginenek... animo, guapo, ekin horri!