2007-12-31

Urte Berri On denoi Titicaca lakutik!!


Muxu haundi-haundi bat eta Urte Berri On denoi!!
Ordu batzu lehenago zoriontzen zaituztet blog bidez, bihar auskalo nola ibiliko ote naizen eta berriz idazteko!!
Hemendik ordu pare batera hilabete terdiz txundituta eduki nauen Peru utzi eta Bolivian sartuko naiz, Titicaca lakuaren bueltan- bueltan bidaiatuz, Copacabanara iristeko... Han agurtuko dut urtea, komentatu didatenez, oraintxe nagoen Puno baino hiri askoz interesgarriago eta politagoa omen den batean.
Orain hiru egun dela utzi nuen Cusco, ia ia hamabost egunez nire bizileku izan den hiria, barruan leku benetan berezi bat atzean gelditzen zenaren inpresioaz, ia ia trixturaz...
Cusco eta bere inguruak, gainera, despedida politta eman zidan ezagutu nuen azkenengo leku arkeologiko-historikoaz... Pisac, mendi gainean kokatutako herri zaharra... Pisac herri berrira iritsi eta mendian gora begiratuta, "Ah! Hantxe zegok!" pentsatu nuen, urrunean, bistara agertu ziren dorre borobilak ikustean... Ordubetetxo bateko igoera gogorraren ondoren, dorreetara iritsi bai, baina bai zera! Hiriaren sarrera besterik etzen hura!! Inguruan barreiatuta, hiru herrixka ttikiren aztarnak ikus litezke, eta benetan ederrak, Intihuatana edo tenplu nagusiaren arrastoak... Hura izan zen Cusco zaharrak eskainitako azken oparia... Hori, eta iada gauez, garagardotxo bat edanaz Arma Plaza agurtuz arkupetan eserita egon nintzen ratu hura...
Gauez egin nuen bidaia Punorantza, Titicaca lakurantza, bertara goizean goiz iristeko. Hala ere, bertaratu, hotela aurkitu eta lekuan kokatu orduko, berandutu egin zitzaidan egunero irlatara txangoak egitera irtetzen diren txalupatako bat hartzeko... Nire penarako, herriak benetan ez baitu beste munduko ezer eskaintzen... Kai ondotik pasiatuz eta liburu azoka batean kurioseatuz pasa nituen orduak... Liburu bat ere erosi nuen, "Diario del Che en Bolivia"... harantza nijoala eta pixkat inspiratzeko edo... eta liburua iriki ta... "Txalaparta edizioak!!" guztiz pirata liburua, baño... dios! Barruan halako pox bat sentitu nuen hala ere...
Hurrengo egunean irten giñen bada bi eguneko txangoa egitera... Egitaraua, Punotik irten, Amantani irlaraino lau bat orduko barkuko biajia egitea lehendabizi; bidean uroen totorazko irla flotanteak bixitatuz; behin Amantanira helduta, bertako Pachamama eta Pachatata tenpluen arrastoak bixitatu eta bertako famili baten etxean gaua pasatzea. Hori zen programa lelengo egunean...
Uroen herrira bixita, turistikoegia suertatu zen agian... beraien historiaren hasieran inguruko herriengandik banantzeko erabiltzen zen sistema, lakuan barna alde batetik bestera mugi zitezkeen irlak eraikitzea, alegia, bixitariak erakartzeko erabiltzen dena da orain, baina hala ere ez du kurioso izatez uzten... Gaur egun, jatetxeak, arrain haztegiak, eliza, eskola... denetik aurki daiteke uroen irletan.
Amantanira bidean, paisaia ederra lagun, totoraz inguratutako bistatik irten, eta lakuaren haunditasunera iristean... Hala ere, eguraldia pixakanaka iluntzen joan zen, eta irlara iritsi orduko zerua lainoz estali, eta 3800 metrotan geundela oroitaraziz, hotz izugarri batez lagunduta egin genuen tenpluen bixita... Egin nuen lagun berrietako batek, Junior brasileiroak, sekulako gripazoa arrapatu zuen hotzari esker... Sudurretik mukia zeriola eta guztiz hoztuta egin genuen berriro behera, herrirantza.
Familiekin egonaldia, politta izan zen, baino Ocongaten bizi izandako gertutasunetik urrun... Etxeko "mamitak" gure gelara ekartzen zizkigun otorduak, etxe baten barneratuta bizitzearen klabea, sukalde giroa, beraientzako gordeaz...
Hurrengo goizean, aurreko arratsean lainoek erakutsi nahi izan ez ziguten paisaiaren bila goizean goiz jaiki nintzen, lau terditan, goizeko frexkuran mendian gora egin eta egunsentia arrapatu asmoz... Azkenean egunsentia izan zen ni arrapatu ninduena, tontorrera heldu gabe oraindik, baina bista politta oparituz hala ere... Goizeko zortziretan irtenda, bueltako bidean Taquileko irla bixitatu, eta Punora etorri giñen berriz...
Gustora dutxatu, bizarra kendu, eta Juniorrekin lagun afaltzera kalera irtetzean... A ze nolako zaparrada!! Euri garaia, berandu, baño iritsi da baita Altiplanora...
Eta gaur arratsaldean, beste zigilu bat gehiago jarriko diogu pasaporteari... Boliviara iristeko! Urte Zaharra gainean dugu, eta ez dakit noren konpañian, baina barru-barruan zuek, familia, lagunak izanda, emango diogu ongi etorria 2008 berriari!! Besarkada handi bat bada denontzat... eta Urte Berri ON!!!

8 comentarios:

Anónimo dijo...

URTE BERRI ON!!!!!!!!!!!!! eta lurralde berri on!
hemen jaten ari garenaren erdia jaten ari bazera ez zaude gaixki! eta egiten duen hotz erdia baduzute ere ez, hau da hau izotza egin beharra!! aizkorritik salbu bueltatu gera eta ez da gutxi!
herri berriak bolivian, on egin!
askatasuna eta askatasuna, hoi dek eta!!

Anónimo dijo...

Urte Berri On hiri ere!!! Muxu handi bat, rediox!!

Anónimo dijo...

Epa! urte barri on zuretako be! gu hemen, zure falta sumatzen, baina umeei begira arintzen jaku penak... gustora jaso geben zure deixa, eta labur bada be, behintzat zure ahotsa entzuteak poza emuten dau.
Muxu haundi bat!!

Olatz dijo...

Aupa Gari.Urte Berri On zuri be.Arrasaten ere jarraitzen dugu zure bidaia.Argazkixak izugarri politxak dira eta zer ezan komentarixuei buruz.Harei ezker gure "Kultura generala" sube como la espuma.Disfrutatu ahal duzun guztia.Besarkada goxo eta alai bat.Laster arte.

Anónimo dijo...

Aupa hi!! Gaur nire estrenue! Hilabete terdi inguru hire goraberak irakurtzen da ze gurok esatie? Gero ta inbidixa geixau emuteiztek!!! Aitzgorrin edan gaixuan hire partez be txanpan apur bat ! Ondo,ondo segi ta URTE BARRI ON!!

Anónimo dijo...

Aupa guapo!!! Okerreko komentarixuetan sartutzut urte berri besarkada potolua... beraz hemen beste bat!!! ... urte barrixaz gauza batzuk eztie aldaketan, ta eskerrak...
Aurrera Bolie!!
larraitz

Anónimo dijo...

Berandutxo, miñon seguru!
Bajan nengoela-ta ez nak konektatu, ta uaintxe esaten diat, ozen eta desiorik onenekin:
URTE BERRI OOOOOOOOOOOOOON (oihartzunak, mezu hau internetez ez ezik, Boliviako haranetaraino eramango duelakuan).

Izan (f)untsa!

besarkada bat!

Anónimo dijo...

bolivian ez al dago internetik, edo? testua luzea denean keja, baina batere idazten ez duzunean ere bai... hartu teklatua eta eragin gogor!!!
honezkero lurraldea ere aldatu duzu, ez? guai del paraguai! altzaporru!!