India topaleku.
India topagune.
India jainkoen lurra. Eskaleen lurra. Otoitzen lurra.
India jendetsua. Zaratatsua. Beroa. Bizia. Kolorez betea. Alaia. Gogorra.
Indian barrena errepideak, trenak, hautsa, jendea jendea eta jendea... India zoroa. India pausatua... denbora geratuta dago eta dena zurrunbiloan doa Indian. Hamabost egun gutxi dira sakonera heltzeko. Azala ere ozta ozta... India haundia.
Bi aste eder mundu oso batean barneratzeko, bi aste baino une gehiago eman dituzten bi aste azkar, bi aste bete.
New Delhi, Agra, Jaipur, Varanasi, Khajuraho... India hiruki bitan laburbilduta pasatu dugu eta hau da aztarna utzi diguna.
Animalia animali bezela bizi den lekuan, gizona ere animalia bezela lan egitera behartua...
Holy jaiaren bezperan, Elefanteen ohorezko eguna Jaipurren... elefanterik xumeena ere kolorez betetzen dute egun hontan India osoan... eta bada hortan egunetako lana hartzen duenik ere, txapelketan irabazle suertatzearen bila...
Varanasi, Benares Zaharra, mitoa eta errealitatearen artean dantzan, betierekotasuna ukituz egunero, Ganges ibaiaren, Gangaren laztan sakratuen uretik edaten... Errekatik dator eguneroko bedeinkapena, bere ertzean erretzen
dituzte zirenak, bizitza eta heriotza nahasten diren hirian... Askok miresmenez deskribatu diguten hiritik ihes egin genuen guk... bihotzak, gorputzak, izanak gehiegi astinduta akaso ordurako, Varanasin lurrikara sentitu genuen oinen pean...
2 comentarios:
Aspaldiko partez.....aupa Gari!!
Tipi-tapa gauzie aurrera doie.Aprobetxau momentua ta eutsi gogor bidiari, ze Iraitzekin agertzen zaren azkene argazkiko begi gorri horreik.........
Txapela buruan ta jo ta fuego, hemen musika tresnak afinatzen gure saxua agertu arte!
Gorantziak Kokots gaineko tribuaren partetik.
Apa artista! Argazkixak ikusitxa naukon arren, zeure hitz horreikin beste grazia bat daukie!!! Inkernuko kartie be heldu da ta... ametsetan!!! Ale, primazo, disfrutau egunak akaberaik eukiko elauke moruen...
EH!!! Ke lo bueno se acaba!!!!
Patxo potolo bat
Publicar un comentario